Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostalaritza 1 iz bidaiariei eta kidekoei jatekoa eta ostatua ematen dien zerbitzuen multzoa.

Ostalaritzako establezimenduetan eta aisialdiko tokietan, hala nola jatetxeetan, tabernetan, zinemetan eta antzokietan, erretzeko tokiak egokitzea zehazten du. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Ostalaritzako nagusien erakundeak jatetxe eta hoteletako egoera «erlatibizatu» nahi du. Berria - Ekonomia   2004-08-29

Ostalaritzako BEZa murrizteko proposamena. Berria - Ekonomia   2006-01-21

Hango prezioek hiriko ostalaritzako ohiko lapurreta maila berdintzen dute. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

Kontuan hartu beharrekoa da halaber enpresa multinazionalen eraginpean dauden jarduera pribatuen nazioartekotzea [...] eta orobat hartu behar da kontuan bidaia-bulegoak eta ostalaritza, aisialdi-parkeak eta komunikabideak (prentsa-bulegoak, egunkari eta telebista- kateak) bezalako jardueren nazioartekotzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 75. orr.

Aprendizen eskas gorria ostalaritzan. Herria   2003-05-29

Euskal Herri osoa enpresa bihurtzeko, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreek bat egin beharko: itsas, ibai eta lehorreko arrain-itsaskiak ekoiztea, horiek industrian, ostalaritzan eta etxean eraldatzea eta Euskal Herriko mahaietan kontsumitzea, berton harrapatzen den arrainetik ale bat ere inportatu gabe. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 26. orr.

Ostalaritzaren esparruko enpresek, hain zuzen ere, etekinik ateratzen diote Done Jakue bideari. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ostalaritza negozio bat duen Domenico Gioricok eta eraikuntza arloan lan egiten duten bere bi anaiek sortu dute telebista, hizkuntza eta kultura katalana sustatzeko. Berria - Mundua   2004-08-07

Donostian bezalatsu, Tabakoaren Aurkako Espainiako Legeak aztoratuta dauka Bizkaian ostalaritza mundua. Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Costa Ricako ostalaritza sektoreari turismo sexuala babestea leporatu izan diote sarri. Berria - Gaiak   2004-12-04

Ostalaritza lantoki batean lan egiten zuten hiru emakumek salatu zutenez, atxilotuek esplotatu egiten zituzten eta euretaz aprobetxatzen ziren. Berria - Euskal Herria   2004-08-06

100 metrotik gorako tabernetan oraindik obrarik ez egiteko eskatu du EAEko Ostalaritza Elkarteak. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

E.U.-ren ikastaroak, Miarritzeko Ostalaritza Lizeoan. Herria   2004-06-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus