Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intsumisio 1 iz nahitaezko soldadutzari uko egitea.

Armada Invencible delakoaren garaian intsumisioa itzela zen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 66. orr.

1961ean, "121en manifestu" ospetsua izenpetu zuen, Aljeriako gerrari intsumisioa egiteko eskubidearen aldekoa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 10. orr.

2 lege jakin bat betetzeari uko egitea

«Frantziako eta Espainiako estatuen inposizioaren aurkako» intsumisioaren aldeko borroka. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

«Trebiñu Euskal Herria da, muga inposatuei intsumisioa» zioen pankarta ezarri zuten. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Hiru mila emakumetik gora batu ziren Bilbon derrigorrezko zaintzari intsumisioa egiteko eskatzen zuen pankartaren atzean. Berria - Harian   2006-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Intsumisio kanpaina abiatu zutenetik, hainbat eta hainbat ekintza egin dituzte Segiko gazteek. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

intsumisio ekimenak antolatzen. Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Euskal naziotasunaren aldeko Intsumisio Eguna. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Bretainiako Intsumisio Mugimenduko eledun ohi Alan Couraudek. Berria - Mundua   2006-01-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus