Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakabanatu, sakabana, sakabanatzen 1 da ad bildua dagoena han-hemenka gertatu. ik barreiatu.

Besteok abiada bizian sakabanatu ginen oihan txikian barrena. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 84. orr.

Jendea sakabanatu zenean bi jeep ikusi nituen, eta sei bat guardia fusilak tente zituztela. segika joan zitzaien harik eta taldea Darasako amaieran sakabanatu zen arte. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 364. orr.

Erabakia deusik esan gabe hartu zuen jendeak, eta poliki-poliki sakabanatzen hasi ziren. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 60. orr.

Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 111. orr.

Kirxaren kafe etxeak ere ateak itxiak zituen eta bezeria sakabanatua zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 286. orr.

-Bada zure Inperioan herri bat, jatorri berezikoa, probintzia guztietako herrien artean sakabanatua bizi dena. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 134. orr.

1989an ia 600 preso zeuden 70 espetxetan sakabanatuta. Jokin Urain   «Errotarria» - 146. orr.

Logelara sartu naiz, neskaren oinetako eta arropa lurrean sakabanatuak bildu eta sukaldeko mahai gainean utzi ditut. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 90. orr.

Barra osteko neskak toplessean zeuden; han-hemenka sakabanaturik zebiltzanak, berriz, lentzeria erakustaldi bat eginez. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 61. orr.

Hamar bat gizon zeuden errekaren beste aldeko sailetan sakabanatuta, nor bere zaldiarekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 28. orr.

Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 218. orr.

Izan ere, errepresentazio ezberdinei lagun egiten dien kontzientzia enpirikoa sakabanatua da berez eta ez du harremanik subjektuaren identitatearekin. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 71. orr.

Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 340. orr.

Haien inguruan sakabanatuak, eguzkitako bat, eskularruak, eta sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 176. orr.

· 2 du ad bildua dagoena han-hemenka gertatu.

Administrazioak, gero, sakabanatu egin zituen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 201. orr.

Horregatik, Babel -hau da, 'Nahasketa'- du hiriak izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 34. orr.

Pentsatu nuen: 'Sakabanatu egingo ditut, / ezabatu egingo dut haien oroitzapena munduan'. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 233. orr.

Etxera gentozela, jainkoren batek akaiarren ontziak sakabanatu zitian. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 102. orr.

Rohango Zaldizkoak Hegoaldeko Gizakien lerroen artera sartu ziren, zalditeria sakabanatuz eta infanteria zanpatuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 146. orr.

Lurrera eroritako karea sakabanatu duzu hankarekin zikina disimulatzeko, eta Iñakiri deitu diozu berriz. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 268. orr.

Gauean ziztuka ari den haizeak lotan dagoen ororen ametsak sakabanatzen ditu. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 50. orr.

Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

Haizeak ke aztarna sakabanatu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 189. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Denak seme galdu eta sakabanatuak, egiaren eta gezurraren arteko lurralde ilun eta arriskutsuan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 14. orr.

Israelgo seme sakabanatuak biltzen dituen Jaunari egin zion otoitz, bere errukiz ahalik azkarren berriro elkar zitzan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 200. orr.

Beste hirurak, Miriam barne, aretoko mahai sakabanatuetan barreiatuta, bozgorailu txikietatik heltzen zen Billie Holidayren ahotsaz ezaxola. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 92. orr.

Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 116. orr.

Goizeko hamarretan ailegatu naiz Managua zabal sakabanatura, eta hamaiketarako etxera. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 24. orr.

Han nire bizitzako urteak saminez hausnartuko ditut eta, nire bihotz sakabanatua barnebilduz, nire espiritua gauza hobeetara bideratuko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 401. orr.

Enuntziatu sakabanatu eta heterogeneo horien arteko koexistentzia da ezaugarritu eta bereizi beharko litzatekeena. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 43. orr.

Forma hauen guztien pean, horrela aurkitutako koherentziak beti paper bera jokatzen du: [...] erakustea beharrezkoa dela argitasun sakabanatuen joko hau foku bakar batera murriztea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus