Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipertsu (orobat pipartsu g.er.) 1 izond piper asko duena, bizia.

Batzuetan pipertsuegi beharbada, baina, eskatuz gero, bizigarri gabeko jatekoa ere emango dizue. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 30. orr.

2 irud/hed

Arreta guztia neureganatzen dut festetan eta hain pipertsua izateko soluzioaren errezeta eskatzen didate lagunek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 110. orr.

Ez zen jende bereziki pipertsua ere; berarekin hitz egitea gogoko zuen jendea baino ez zen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 140. orr.

Anekdota dibertigarriak kontatu zituen, kabaretetako nesken gertaera pipertsuak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus