Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mentura 1 iz aukera, egokiera.

Itxuren arabera, Noel Mamère berriketari ohiak duke mentura gehiena. Herria   2001-02-22

Hemen erretreta 60 urtetan izaiteko menturak ere lotsatzen ditu ainitz, ikusiz, Ameriketan lanean segitzeko xantxa badutela adinaren mugarik gabe. Herria   2003-12-11

Ekonomia doi bat azkartuz doala, eta badela mentura oraino azkar ditakeela ondoko hilabete horietan. Herria   2004-09-02

Argi eta garbi errana da hor ez dela, ez droga, ez alkol menturarik eta jestu bortitzak ez direla haizu. Herria   2004-07-01

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Heldu den udako badut haatik zerbaiten mentura. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 20. orr.

Errana izan da hitzarmen berezi horri esker, eta berezia delakotz preseski, bazela eta badela aintzinamendu balios batzuen mentura. Herria   2001-04-05

Legeak duen abantaila aldiz, alderdi ttipiek ere badutela hola zonbait alkiren mentura. Herria   2003-01-14

Garapen xuhurreko lurraldeak behar litazke lagundu hango jendeak han berean ukaiteko gisan lan baten mentura eta hein batean bizitzeko moldea. Herria   2002-10-10

Egun ederraren mentura bazen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 26. orr.

Partida eder batzuen mentura dudarik gabe, balioko baitu tenoreko hor izaitea. Herria   2002-08-08

Aloimendurik gabe, laneko segida baten menturarik ere gabe. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

Kanpotar horien parte handi bat familiak dira, lanaren menturarekin datozenak, aski maiz goi mailako lan bideak izaten dire, lan ona aurkiturik etorriak dira. Herria   2002-09-26

Europa batuan daukagu segur bakearen mentura hoberena. Herria   2005-05-26

Ez bakarrik Luzaidetik, baina Ondarrolatik ere eramaiten zuten burdin harria Orbaizetara, hor ere bidaia luze eta neke baten mentura... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 72. orr.

Topaketa gaizto baten menturak sortzen dion beldurra. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 6. orr.

Etorkizun beltz horren menturak ote ditu gazteak ihesbide zenbaitetara joanarazten? Herria   2004-04-22

3 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Ez zuela naski sendatzeko mentura handirik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 74. orr.

Horrela ukanen zuen Marirengana heltzeko mentura zerbait. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 289. orr.

Asteburuan delako Togasekin lan egiteko mentura atsegingarri gerta zitekeela egin nuen neure baitan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 180. orr.

Noiz nahi aditzen dena da orai sortzen diren haurren erdiek baduketela ehun urtetarat heltzeko mentura pollita. Herria   2005-11-17

Hots, lehen aldikotz, ezkerrekoek badute orai Pariseko auzapez beretarik norbait ezartzeko mentura! Herria   2001-03-08

Ainitzen gostuko Chevenement-ek baduke araberan hirugarren izaiteko mentura hobea. Herria   2001-09-13

Gero argiago baten mentura gaitza badugula lege-nagusi hori onartuz gero... Herria   2005-01-06

Denen buru, sindikaten gostuko, balitake oraino mentura ttipi zerbait lantegia berriz pizteko. Herria   2005-01-20

4 (esperantza-edo: ik beherago 9)

Hauteskundeek garbitasun zerbait ekarriko dutela? gauden mentura hortan bainan gerta ditake ere zoritxarrez hauteskundeen ondotik giroa oraino gehiago nahastea eta gaixtatzea... Herria   2001-04-12

Gauden mentura hortan, bainan erne... Herria   2002-10-24

4a arriskua-edo.

Goizetik jadanik izana zen nahiko mugimendu Baionako karriketan, sindikaten manifestaldiarekin, 3000ko bat jendek erretreten xuhurtze mentura salatzen zuela. Herria   2003-02-06

5 abentura.

Agian, mentura berri eta zirraragarrien iturri. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 76. orr.

Irudimenean dena berriro agertu zitzaiolarik, mentura sinestezin eta arriskutsuak etorri zitzaizkion gogora. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 255. orr.

Zaldunak abiatzen baitziren mentura eta topaketa berrien bila. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 283. orr.

Sentipen horrek Coimbrara itzultzeko irrika bortitza ekarri zion bihotzera, Sebastioarekin mentura bila abiatutakoan hantxe utzi baitzituen, gurasoak ez ezik, baita neskatxa eder bat ere, Ines izeneko lehengusina. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 230. orr.

-Gure imaginarioan, zinean adibidez, Antillak izu-lekuak dira, menturarako egokiak, indioz edo beltzez beteak, eta abar. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 64. orr.

-Menturaren menturaz dabilenak geroa ez du hain segur! Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 144. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta gradu horretako buruzagi eta handiki jendeak arrisku horietan eta mentura giro horretan ibiltzeko prest zeudela ikusteak, bada, egia aitortuko dut: erakarri egiten ninduen. Txillardegi   «Putzu» - 377. orr.

Eugenio Abiraneta liberalaren aginduetara pasatako mentura-egun harrigarri eta ausarditsu haiekiko urrutiminak jota. aspalditik ezaguna den judutarren bidai, mentura eta merkatu zaletasun fanatikoa. Txillardegi   «Putzu» - 40. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Konponbide mentura trabatzea egotzi dio Batasunak Frantziari . Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Bazkaltiar bakoitza, inoren konpainian badago ere, bere izaeraren araberako barne-mentura berezia egosten imajinatzen dut, jakiak ere irensten dituen moduan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 186. orr.

Bortizkeriarik baizik ez da, eta bortizkeria iraultzailea hobetsi behar da, humanismo mentura badaukalakotz. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

8 zoria, patua.

Gauez egin nuen Grenobletik etxerako bidea, menturari eskertuz Zuazo-eneatik hurbil bizitzearen txiripak Madame Beylerengana eraman izana. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 117. orr.

Sentitu berri zuen eta aditzera ematerik izan ez zuen nahigabea berdintze aldera, menturara arriskatzeko gogo bizi batek hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 241. orr.

Mundua pentsatuz munduak eraikitzen dakien tresna; menturaz baliaturik, menturari aurre egiten dion arma. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 12. orr.

9 menturan adlag esperantzan.

Langileen artean luzaidarrak ere baziren, diru puxka baten irabazteko menturan zernahitarako prest zeudenak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 71. orr.

Gero eta indar gehiagoren biltzeko menturan. Herria   2005-12-29

Ez dakigu zer dagoen gure beha, eta eskuko xoria ez utzi behar airekoaren menturan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 40. orr.

Ikusten da nola, historian zehar, euskaldunek ere jakin dugun lanbide mota berri bati lotzen, diru gehixagoren menturan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 158. orr.

Dena ere freskotasun giro batean joan da, gero sano eta aberats baten menturan. Herria   2001-10-25

Beharrik ez nuen horren menturan kaskoa sobera berotzen, inoiz ez baitzen halakorik gertatu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 156. orr.

Euriak urkabeko odol arrastoak garbitu zituen, beste biktima batzuen menturan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 206. orr.

Dena den, negua hor berean bada ere, gauden beti udaberri goxo baten menturan! Herria   2005-12-08

Parkea zerratzen da beraz negu huntako, udaberriari buruz beste norbaitek segida hartuko duelako menturan. Herria   2005-11-03

Udabiltzak bide hori hartuz ez du oraino lehen urrats bat baizik egiten, lehen urrats horrek beste ainitz eta ainitz ekarriko dituelako menturan. Herria   2004-03-04

10 menturaz1 adlag beharbada, agian.

-Menturaz beste nonbait zendu zen... -pentsatu zuen erretoreak, goraki. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 40. orr.

-Menturaz herri hau ttipia duk -erran zion, irriz, zenbait hilabete lehentxeago, azken topaketan- baina gurea duk. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 204. orr.

Haren ele bakar bat aski izanen zen menturaz, bilobaren berreskuratzeko: "barkatu". Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 53. orr.

-Barkatu, menturaz istorio horiek ez zaizkizu batere interesatzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 57. orr.

Hobeko genuen menturaz, hausnarketa gehiago egin bagenu, munduaren bilakaeraz eta aberriaren funtsezko arazoez. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 138. orr.

Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 45. orr.

Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 9. orr.

Hori zen arrazoietako bat, nahiz ez bakarra, eta ez menturaz garrantzizkoena. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 26. orr.

Epel, 28 edo 30 grado menturaz. Txillardegi   «Labartzari agur» - 10. orr.

Tadjikengana joanak menturaz? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 87. orr.

11 menturaz2 adlag ausaz.

Baina menturaz Ingalaterratik deitzen badu, beharbada esan ahal diozu gutun bat duela etxean itzultzen denerako. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 134. orr.

Dohakabearen garrasiek jada egindako ekintzak eskatzen al dizkiote, menturaz, itzultzen ez den denborari? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 48. orr.

Ez al darama menturaz Luthienen seme-alaben odola? Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 187. orr.

Baina, ez al naiz menturaz Eorlen Etxekoa, birjina gerlaria, eta ez inude hutsa? Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 62. orr.

12 menturazko izlag

Uste hori, menturazko uste hori, lasaigarria gertatzen zait. Nik uste gure familiaren menturazko memoriak idazten zituela, baina hainbeste emanalditan, ze ez ziren inoiz bukatzen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 25. orr.

Xori batek hegal kolpe batez atzeman lezake bide xuxena, xori buruak aldiz oinez egin beharko menturazko bidexka. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus