Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

simulazio 1 iz gertakari edo egoera bat artifizialki itxuratzea.

Auto istripu baten simulazioa . Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 66. orr.

Gure erremintekin posible da sistema baten gainean eragin aurretik, simulazio bidez, ondorioak ikustea. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Zentraleko istripu nuklearraren simulazioak 14 herriri eragingo die. Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Sistema dinamikoen simulazioa. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Egingo duten simulazioan balizko kutsatze kasu bati egingo diote aurre Jaurlaritzako adituek. Berria - Gaiak   2006-02-14

Simulazioa garrantzitsua da, batik bat norbere buruarekin konfidantza hartzeko. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 37. orr.

Gehien-gehienak hutsalak, ordea, simulazioak eta irudikeriak baino ez direlako. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 14. orr.

Baina simulazio moduko edo irudikapen konkretu horiek ez dira hain egokiak beste pentsamendu mota batzuetarako: pentsamendu sinboliko, kontzeptual edo abstrakturako, kasu. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 273. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nago, simulazio hutsean oinarritu izan dugula gure prestakuntza. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 37. orr.

Bere entrenamendua ez da simulazio soilean oinarrituko. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 109. orr.

Egiazko laborategi bat behar dute muntatu, mikroskopio eta simulazioko material duinarekin. Herria   2001-11-01

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 188. orr.

Ordenagailu bidezko simulazioak egingo dituzte, besteak beste. Berria - Harian   2005-02-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertzepzioa dena, pertzepzio hutsak eragiten duen errealitate-efektuaren oso antzeko bat eragiten duen ia-haluzinazio bat bihurtzea da simulazio-aparatua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 179. orr.

Nik garapen iraunkorraren inguruan landu ditudan simulazio modeloek garbi erlazionatzen dute munduko populazioa, elikagaiekin eta osasun nahiz hezkuntza zerbitzuekin. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Munduko 13 herrialdeetako ikasleek hartzen dute parte simulazio jolas honetan. Berria - Ekonomia   2006-02-23

Zer dira simulazio sistemak? Berria - Euskal Herria   2004-08-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilketa simulazioa gizakiaren duintasunaren aurkakoa da. Berria - Gaiak   2004-10-15

Frantziako Canal Pluseko kazetari batzuek atzo salatu zutenez, soldaduek atxilotu eta «exekuzio simulazioa» egin zieten askatu aitzin. Berria - Mundua   2004-05-21

5 itxurak egitea.

Bertan dena da simulazioa, itxurakeria, bikoizketa eta mozorroa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 144. orr.

Tortura metodoen simulazioak: estutu gabe buruan poltsa jartzea, edo elektrodoak balira legez kableak erakustea... Berria - Harian   2005-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simulazio bat egingo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus