Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intziri (orobat intzirin g.er.) 1 iz ahozko adierazpena, berez oinaze edo atsekabezkoa eta hitzik gabekoa. ik zinkurin.

Egun hartan, jauregiko kantuak intziri bihurtuko dira. Elizen arteko biblia   Am 8,3

Zotin eta intziri artean behin eta berriz laztantzen eta besarkatzen du. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 435. orr.

Dena zen barau, dena negar eta intziria; eta haietako asko zaku eta errauts gainean etzan ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 135. orr.

Oso bare, intziri eta suspiriorik gabe, jarraitu zuen negarrez. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 125. orr.

Lo hartzerakoan, alde batetik aitaren morsearen tik-tik etengabea entzuten nuen, eta bestetik zaurituen intziriak. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 61. orr.

Lokomotoraren intziriarekin batera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 65. orr.

Lokomotoraren ziztuak garabien intziria birakoan bagoien talkak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 246. orr.

Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 194. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orduan, intziri ahul bat iritsi zen ganberaren ertzetik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 269. orr.

Ahots asaldatuen hotsa entzun zen, eta, hotsarekin nahastuta, pena edo oinazezko intziri isilak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 27. orr.

Neskaren intziri itoa, aska nezan erregutu nahirik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 226. orr.

Tristuraz betetako intziri lazgarri hartan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 49. orr.

Kanpai hotsez oratutako intzirin metalikoak inarrosi ninduen. Txillardegi   «Putzu» - 183. orr.

Kanpokoak ordea intziri goibel luzeak botatzen zituen orain. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 289. orr.

Sartu eta atera, sartu eta atera hasi zen, ganoraz, neska intziri zorrotz batez korritu zen arte. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 130. orr.

Intziri mehe batek sorbaldak jaso zizkion. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 10. orr.

Paseko hegaztien intziri urrunaren antzera. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 60. orr.

Hontzuriaren intziri ikaragarria entzungo zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 105. orr.

Lurrun-makina intziri bakartian. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 353. orr.

Ahoa zabaldu zuen, ikarazko intziri bat atera zitzaion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zerion doinurik edo kanturik, baizik eta intziri-auhen jarraitu bat. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 79. orr.

· Ulua entzuten hasi bezain azkar, bi tiro atera eta uluaren ordez oinaze-intziri bat entzun zuten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 317. orr.

Halako oinaze intziri bat bezala egin zuen orduan: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 320. orr.

Oinaze-intziritan haur askoz erdi dena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 690. orr.

Nork baino nork orgasmo intziri erraldoiena eta entzungarriena botaz lehiatzen ziren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 28. orr.

Ronen min eta amorru-intziri itoak bakarrik entzuten ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 185. orr.

Beraz, ihesi joan nintzen lurraren gainean noraezean negar-intziri bizitan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 921. orr.

Norbaiten pausoak sentitu nituen etxolatik hurbil, eta arnasa-intziri batzuk. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 57. orr.

Zakurraren zaunka-intziriak, herioari. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 37. orr.

4 intziriz ik intzirika.

Intziriz eta negar-zotinka nago, garrasi bizian Moabengatik. Elizen arteko biblia   Jr 48,31

Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 78. orr.

Baso eta bakarlekuetan otoitz egiten zuenean, basoak intziriz betetzen zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 339. orr.

Intziriaren intziriz, hezur eta azal bihurtua nago. Elizen arteko biblia   Sal 102,6

-Egia da -onartu zuen inudeak, intziriz-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 36. orr.

· Markesek intzirizko protesta bat zirudien zaunka apal batez erantzuten zien irain haiei, isatsari pendulu bat bailitzan eragin eta sigi-saga ibiltzen hasten zen, nonahi usnaka. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 37. orr.

5 intziri-aldi

Tomek amesgaiztoak aipatu zituen, bat-bateko negar- eta intziri-aldiak, isilaldi eta beheraldi luzeak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 85. orr.

6 intziri-egile

Haize hiltzaile, ziztugile, intziri egile, orro egile hori, ikusi al duzu, ikusi ahal dezakezu? mamua ez zen mindu behar, bestela agian, are tzarragoa iratzar zitekeen edo intziri egileen kontra bihur zitzakeen pistolak eta fusilak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 267. orr.

7 intziri egin

Intziri egingo dute, atsekabearen atsekabez, Kir-Hareseteko mahats-opilez oroituz. Elizen arteko biblia   Is 16,7

Mason andreak intziri egin zuen arima herratuak bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 24. orr.

Faraoiari, berriz, besoak hautsiko dizkiot, eta hilzorian intziri egingo du haren aurrean. Elizen arteko biblia   Ez 30,24

Ezer esaten hasi aurretik, intziri dagit, eta bada zertaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 174. orr.

Egizu intziri bihotzeko irrika eta maitasunik sutsuenaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1204. orr.

Eta oihu mingots haiek ez ziren izan hipokritak; hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 147. orr.

Arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 164. orr.

Animaliatxoak intziri egin zuen bigarren aldiz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 111. orr.

· Eta zuk, gizaseme, egin negar eta intziri beraien aurrean. Elizen arteko biblia   Ez 21,11

Bertan egiten diren higuingarrikeria guztiengatik intziri eta negar egiten dutenen bekokian. Elizen arteko biblia   Ez 9,4

· Neskak intziri bat egin du, intziri ito bat. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 173. orr.

Barren-barrendik intziri handiak egiten zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 501. orr.

Zakurkumeak intziri errukarria egin zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 105. orr.

Zakur jipoitu batenak bezalako intziriak egiten zituen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 250. orr.

Alaitasunezko intziri bat eginez. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 165. orr.

· -Ezin dut -intziri egiten zuen andreak-. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 118. orr.

-Ez duk nire errua -egin zuen intziri Steffik, begiekin barkamen eske-. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 206. orr.

-Hik ez -intziri egin zuen neskak-, hire etxeko zital horien biktima baino ez haiz hi... Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 270. orr.

8 intziri hots (orobat intziriots g.er.)

Erabateko isiltasuna dago beti Zaron, elizako erlojuaren ahots erlastuak baizik ia eteten ez duena, intziri-hots batekin mekanikoki emanez orduak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 225. orr.

Arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 164. orr.

Uraren emana gelditu egin zen; kirrika eta intziriots txikiz bete zen mundua. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus