Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipiatu, pipiatu, pipiatzen 1 da/du ad pipiak jo, pipiak joa gertatu. ik zuhirindu.

Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 377. orr.

Gortariren iritziz goitik behera pipiaturik eta zigarro erreduraz beteta zegoen traste nardagarri hura antigoaleko pieza paregabea zen Elseren begietara eta, horrenbestez, kontserbatu beharrekoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 166. orr.

Ganbara ere pipiatua ote? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 11. orr.

2 irud/hed

Bertze bat -Ximurra- ziurtasun eta susmo gaiztoenek pipiatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus