Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menturazale izond/iz abenturazalea.

Atlantikoa berrogeitalau aldiz gurutzatu omen zuen tolosar menturazale, pilotazale eta poeta hura, antiklerikal samartzat omen zeukaten bere garaikoek. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 35. orr.

Zaldun menturazaleak bitza ezpata eta babeskia erabil; maitaleak ez beza doan egin hasperen. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 94. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean, lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Akaberan, bere begi eder menturazaleekin begira, galdegin zion: [...]. Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus