Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmanki adlag xarmantasunez; ederki.

Airoski jotzen du, xarmanki, bai eta tristeki ere, malkoak isurarazteraino zenbaitetan. Xabier Montoia   «Elektrika» - 27. orr.

Mutikoak burua altxatu zuen beraz eta sorginak xarmanki agurtu zituen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 228. orr.

Xarmanki oroitarazi dauku nor ginuen Etienne Salaberry. Herria   2003-10-30

Holandesak dira bi presuna gazteak eta bat frantsesez xarmanki mintzo izanki eta, erran diot [...]. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 172. orr.

-Enetzat ere xarmanki da hemen berean. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 45. orr.

Bizpahiru egunez gordetzen ahal banauzu, xarmanki. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 65. orr.

Ihardetsi nion baietz, xarmanki izanen zela hori, bientzat gela bat hartzea. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 62. orr.

Bestalde, banko handi gehienak xarmanki akomeatzen direla denek hein bera edo bertsua hartzeko, gisa hortako tratuak ere jendearen bizkar eginak direla. Herria   2004-10-14

Badira ere, toki guztietan bezala, aukera horretaz baliatzen direnak xarmanki urte batzuen galtzeko lanera joan gabe, munduan ez baita biztanlerik orotan aingeru denik, ez saindurik, orotan saindu denik. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 91. orr.

Urruñako Kulturaldia xarmanki bururatu. Herria   2003-05-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besta xarmanki (3); xarmanki iragan da (9); xarmanki joan da (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus