Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inurri [167 agerraldi, 58 liburu eta 17 artikulu] 1 iz intsektu himenoptero txikia, arrez, emeez eta langileez osaturiko talde handiak eratuz inurritegian bizi dena (Formicidae familia). ik txindurri; xinaurri.

Inurriak, herri ahula izan arren, udan beren ogia ziurtatzen dutenak. Elizen arteko biblia   EsZ 30,25

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek, guztiz samurtzen zuten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 72. orr.

Zoaz inurriagana, alfer hori! begira nola jokatzen duen, eta ikasi. Elizen arteko biblia   EsZ 6,6

Inurriak bezain langile. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 112. orr.

Haren lana inurri batena izanen baitzen. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 51. orr.

Gu lanean aritu baikara, isilean bai, baina baita etengabe ere, inurriak bezala. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 63. orr.

Bata bestearen atzean, inurrien gisan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 85. orr.

Omsk barnean soldadu tatariarrak inurriak bezain ugari ageri ziren karrika eta plazetan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 203. orr.

Inbaditutako lurraldean inurriak bezala ohi dabiltza zelatariak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 64. orr.

Armada portugaldarra inurri zurien multzoa bezalakoa da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 341. orr.

Gero, inurri-langile saldo bat bailiran, txosnak desmuntatu eta joan egin ziren. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 62. orr.

Inurrien kontrako hautsak hartu eta goizeko kafesnean pitinka zerbitzatu. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 38. orr.

2 (izenondo gisa)

Zeren, baldin anaiak hartza akabatzen bazuen, are jigantago eginen baitzen ene begien aitzinean, eta ni tipiago eta inurriago. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 204. orr.

3 irud

Orduan kezka zahar baten inurria igan zitzaigun bihotzaren mimikoraino. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 251. orr.

Umeek haren gorputza ukitzen zuten bakoitzean inurriak sentitzen zituzten goitik behera. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 73. orr.

Idazleen gauza da, denbora eta sarritan bizitza osoa letrak diren inurrien ilara amaigabeak antolatzen ematea. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 308. orr.

Zeren zinez baitzirudien ezen gaitzari gaitzagoa zerraiola, fortuna gaixtoaren inurriari hegalak sortu balitzaizkio bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 571. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahai gainean azukreontzia, inurri ilara batekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 213. orr.

Inurri ilara bat ere ikusi nuen koadrotik irteten. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 182. orr.

Nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 144. orr.

Inurri izaerako jendea. Berria - Kultura   2004-12-01

Bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 115. orr.

Sumindu egiten nau nire atzean begi eta gogoeta galduen inurri mugimendu hori sentitzeak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 205. orr.

Bere inurri-zuhurtasunarekin, diru kopuru bakoitzarekin zenbat plazer lor zitekeen kalkulatzen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 58. orr.

Batzuetan inurri orbanak agertzen ziren lurrean, beren hegalekin, edo landare-zorrien tortikak landareetan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 53. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 70. orr.

Inurri itxura hartzen duten armiarmak, atzealdean beste "buru" bat duten tximeletak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Altzairuzko lehoi-inurriak eta mantikorak, zementuzko zikoinak, zurezko neskato abstraktuak eta alanbre herdoilduz egindako mutikote geometrikoak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inurri ilara (3); inurri lana (4); inurriak bezala (5); inurrien moduan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus