Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinbiosi 1 iz bi organismoren arteko elkartze edo harreman iraunkorra, bientzat onuragarria dena.

Nunu besterik ez nuen; harekin sinbiosi berezian bizi nintzen, hala nola mihura eta zuhaitza, eta biotan inork ez genekien nor zen bizkarroia eta nor arbola. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 42. orr.

2 irud/hed

Sinbiosi guztietan bezala, harremana bi aldeen mesederako da: birusak azkarrago zabaltzea lortzen du mezu faltsuon bidez, eta bidea irekitzen du zabor-mezu gehiago zabal daitezen. Berria - Gaiak   2004-12-30

Ekonomia terminoak bi greziar hitzen sinbiosian baititu erroak: oikos, etxea, eta nomos, gobernua edo gidaritza. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 15. orr.

Naturaren eta arkitekturaren arteko sinbiosia zena kirolgune bilakatu du Donostiako Udalak. Berria - Kultura   2006-03-18

Arrazoiaren eta erritualaren sinbiosi adiskidetsuaren aurrekari itxaropentsuan oinarrituta. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 116. orr.

Edertasunaren eta indarraren sinbiosi perfektuak eraikia bezala du eliza. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emaitza paradoxal batekin, joera arriskutsua gararazi baitute nigan maltzur benetako batekin lotzeko sinbiosi-bidez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus