Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inutil 1 izond gauzaeza.

Pierranoren seme inutilaren soldadugora ez joateko eskaera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 169. orr.

Norbera baino inutilagoen premia bada beti. Itxaro Borda   «%100 basque» - 20. orr.

Ezagutza mota hau eta logika binarioa morrontzak konsideratzen ditu, gauza pobre eta idorrak, bakarrik inutilenak agintera [...] eramateko balio dutena. Berria - Kultura   2004-03-31

Ez zen harritu batere, erabat inutiltzat nindukan eta. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 82. orr.

Ez dakit beste ezer egiten, inutil bat naiz. Berria - Kultura   2006-01-08

Auherretan kontatzen ninduten, inutiletan, independentista anitz eta friboloetan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 54. orr.

2 alferra, alferrikakoa.

Loak eraman aitzin, bilkuraren tentsio bizkar mazelatik are urruntzen ninduten bizpahiru gogoeta inutil neramatzan oraino. Itxaro Borda   «%100 basque» - 115. orr.

Anderearen solasei kasu egiteko baztertu nituen ene pentsamendu inutilak. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 86. orr.

Ardiak eta dortokak direla animaliarik inutilenak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus