Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osteratxo 1 iz adkor ibilalditxoa.

Berriro ere etxekoak gogora ekarririk, goizeroko osteratxoa datorkit burura. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 155. orr.

Egunero-egunero irrikaz itxaroten zuen kalean zeharreko osteratxoaz gozatu ahal izateko unea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 265. orr.

Teorian osteratxo haiek nik neure behar fisiologikoak asetzeko izaten ziren. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 16. orr.

Irrika biziz itxaroten nuen egun osoan etxerako osteratxo luze hura. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 52. orr.

2 (egin aditzarekin)

Eta agentzia baten eskutik ere joan izango nintzen, baldin eta Tarifako lagun batzuek "Mahomaren lurretatik osteratxo bat egitera" gonbidatu ez banindute. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 213. orr.

Osteratxoa egiteko ohitura zuen afaldu aurretik. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

Behin, duela urte batzuk, osteratxo bat egitera atera nintzen, askotan bezala, hirian zehar. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 52. orr.

Irribarrea aurpegian irten omen zen, goizean goizik osteratxo bat egitera balihoa bezala. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 191. orr.

Burura datozkit, bide batez [...] iluntzero elkarrekin egiten genituen osteratxoak, ibai-bazterrean beherantz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 26. orr.

Helikopteroan osteratxo bat egitera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 202. orr.

Petrusengana abiatzen da osteratxo bat eginez, eta bizikleta konpontzen aurkitzen du, azpikoz gora jarrita duela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 163. orr.

Katedralean osteratxo bat egin dut. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 20. orr.

Lehenbizikoa, "txakur familiarra", laztantzen eta osteratxoa egiteko txistu egiten zaion hori da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 103. orr.

3 (eman aditzarekin)

Trenetik jaitsi eta osteratxo bat ematea otu zait buruan darabildanari erantzuteko. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 17. orr.

Osteratxo bat emateko eskatu dizu, baina egunkaririk gabe, mesedez, egunkaririk gabe. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 129. orr.

Manhattanera ailegatu eta lehen astean eman nuen estreinako osteratxoa Harlemen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 74. orr.

Gura badun emango dinagu osteratxoa, polit hori. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osteratxo bat egin (5); osteratxo bat egitera (5)

osteratxoa egin (7); osteratxoa egitera (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus