Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinbolizatu, sinboliza, sinbolizatzen du ad zerbait beste zerbaiten irudikapen sinbolikoa izan.

Sinbolizatzen ez den emozioak alde egiten du, eta errealitatea abstraktuan eta sinbolizaturik baizik ez da transmititzen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 259. orr.

Sinboloak [...] kaltegarriak gerta daitezke arras, azkenean sinboloa bera jartzen baitugu ikurrak sinbolizatu nahi duen horren gainetik, sinboloak berak ordezkatzen duela, amets batean bezala, sinbolizatu nahi duenaren funtsa. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 131. orr.

Bizitza, heriotza, ihesa, aldaketa, mugimedua, etorkizuna eta iragana maleten bidez sinbolizatu dizkigu Olasagarrek. Berria - Kultura   2004-07-17

Artikulazio bakoitza formula baten bitartez sinbolizatuko dugu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 73. orr.

Denbora sinbolizatzeko oso baliabide ahaltsuak ditu, gainera, zinemak: iraungipen kateatua, gaininprimaketa, bizkortzea, adibidez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 104. orr.

Baina zer sinbolizatzen du, munduko hegaztirik ttipiena egun jakin batzuetan munduko errege izendatze horrek? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 67. orr.

India aldean berriz, begien edertasuna sinbolizatzen du eperrak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 155. orr.

Sinboloa artearen osagai bat besterik ez da (arkume baten marrazkia, adibidez) eta kualitate batzuk sinbolizatzen ditu (maitasuna edo sakratua, esaterako). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 234. orr.

Horrez gainera, apezaren zirikatzaile, zakurren zaunka izanen da, zorigaitzerako deabruaren deia sinbolizatuz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 34. orr.

Autore guztiak ez datoz bat adarbakarraren itxura agertzean; bai, ordea, zer sinbolizatzen duen adieraztean. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heriotza sinbolizatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus