Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merezimendu (orobat mereximendu g.er. eta meheximendu g.er.) 1 iz sarirako edo ezagutzarako eskubidea; norbait merezidun egiten duen zera. ik meritu.

Eta zer egon liteke ordenaz kanpo, Jaungoikoaren justiziak merezimenduen arabera tratatzen baditu zintzoak eta gaiztoak? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 72. orr.

Diruak ez dakar, besterik gabe, merezimendurik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 180. orr.

Gurean, delako eginbeharra Anjel Urtxipiari zegokion merezimendu osoz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 90. orr.

Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 146. orr.

Lau irabazle izan dira: [...], bainan 6ak ere saristatuak izan dira, merezimenduak orok baizituzten. Herria   2003-08-14

Merezimendu aski egina nuen damaren bihotzaren jabe izateko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 263. orr.

Orduko maisuek bazuten merezimendu haundia, ezen gobernuak ez zituen behar zenik ere pagatzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 205. orr.

Teologiatik eta artzain bideetatik zuzen legearen hurrantzea izan da haren merezimendu handiena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 30. orr.

Inork ez zituen Migel Mailuren merezimendu begi-bistakoak ukatuko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 59. orr.

Badakigu serioski entrenatzen direla eta horra orai beren merezimenduen saria hor dutela. Herria   2001-09-06

Jesu Kristo gure Jaunaren merezimenduetan parte hartu dutenak graziazko legearen pean heltzen dira zuzentasunera. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 61. orr.

-Halako ohore baten merezimendua ez da guretzat, ene jauna. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 180. orr.

Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mozkorti izena eransten digute, eta zerrien pare gaituzte jartzen; eta, hain zuzen, horrek die kentzen gure lorpenei, nahiz gorenak izan berez, merezimendu-sonaren muin eta mamia. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 234. orr.

Ez digute inolako merezimendu-dominarik emango handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako, ez. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badu orai 5 urte Greziako eskualderat joana dela eta han ere dudarik gabe lan handiak egin dituzke, zeren horgo buruzagiek eman baitiote Nazio merezimenduko medaila. Herria   2004-03-25

Giza merezimenduen mailadian. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 193. orr.

4 merezimenduz

Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago. Berria - Kirola   2004-05-26

Coriak berak onartu zuen merezimenduz irabazi ziola tenislari frantziarrak. Berria - Kirola   2004-01-21

Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago. Berria - Kirola   2004-05-26

5 merezimenduzko

Merezimenduzko saria, duela 10 urte sortu eta urte hauetan Euskal Herriko irakaskuntzan «erreferente» izatera iritsi den Hikhasi elkarteari eman diote. Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Merezimenduzko saria Berria egunkariarentzat izan zen eta oroigarria[...] Joxean Lizarribarrek jaso zuen. Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Andoaingo Udalak merezimenduzko domina ematea erabaki zuen PSE-EE, PP eta EB-IUren botoekin. Merezimenduzko eskerrak hartze dituzte oraino bizi atxikitzen dituzten herriek, agian luzaz. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean. Herria   2005-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus