Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merezitu (orobat merexitu g.er.), merezi, merezitzen 1 du ad merezi izan.

Kreatua izan zelarik ukan saindutasuna eta justizia galdu zituela Adamek bere lehen bekatuarengatik eta merezitu zuela haren gorputza eta arima mehatxatzen zituen heriotzaren gaztigua. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 95. orr.

Eman didaten konfiantza hori merezitu behar dut eta, beraz, borrokan jarraitu. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Mauleko hogeitamar bat andere dendarik [...] 200 jantzi inguru moldatu dituzte eta agerraldiaren amaieran ikusleen txalo zaparrada handia merezituko dute. Berria - Kultura   2004-07-24

Konstituzioek diote lana eskubide bat dela, gaur egungo errealitateak merezitu behar dela dio. Berria - Harian   2006-01-08

Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezola merezitu betiereko pausua. Herria   2004-01-15

Merezitu betiereko gozamena eman daiola jaun zerukoak. Herria   2003-06-26

Titulu hori merezitzeko lanean dihardut azken hamabi urteotan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 97. orr.

Txalo gehiago merezitzen da zenbait aldiz galduz, ezenetz irabaziz. Herria   2004-12-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduan, halaber, gaur egun bezala, Bozek abiadura eraginkorra txalotu zuen mutikoaren adiskidantza itsu bezain merezitua segurtatuz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 24. orr.

Ekain undar huntan, bere eskolako puskak uzten ditu, erretreta merezitu baten baliatzeko. Herria   2005-06-23

Laudorioka arizan baitira, laudorio merezituak dudarik gabe. Herria   2003-03-20

3 merezitua izan du ad merezia izan.

Biderdi izanki eta merezitua dut baitezpadako ogitarteko alimalea, nagusiak berehala prestatu didana. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 140. orr.

Zeremonia ederra eta hunkigarria, berak merezitua zuen bezala. Herria   2002-12-05

Jainkoa bortitza izanen da enetzat, eta merezitua dut. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 248. orr.

Merezituak dituzte laudorioak dudarik gabe. Herria   2002-11-14

Bai, merezituak dituzte bakantzak. Herria   2005-06-23

Makila bat eskaini diote ongi merezitua zuena. Herria   2005-06-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus