Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostiaka adlag adkor kolpeak hartu edo emanez.

-Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 11. orr.

Hemen iskanbila jartzen hasten bahaiz, ostiaka aterako haut. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 120. orr.

Zer egin behar zuten: haien kontra tiroka eta ostiaka hasi? gazte portugaldarrak hooliganekin ostiaka hasi zirela inguruko kaleetan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 17. orr.

Eta oraintxe sinesten hasia nago Etsaiak (--?), euskarak omen dituenak batik bat, ez elkarrekin ostiaka, baizik-eta bat eginik ikusi nahi gaituela, gero-eta batago, txepelago, zuriago eta hilago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 83. orr.

Irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus