Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sindikalismo [74 agerraldi, 5 liburu eta 49 artikulutan] 1 iz jarduera edo sistema sindikala. ik sindikalgintza.

Saltoki handien eta bankuen sorrera, kapitalaren eta lanaren arteko borroka, sindikalismoaren hastapena, grebak, [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 9. orr.

Euskalgintza, sindikalismoa, hezkuntza, ekologismoa, [...]. Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Politika eta sindikalismoko eragileekin egin bezala, Berriak euskalgintza eta kulturgintzako eragileekin hitz egin du. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

ELA eta LAB sindikatuek Espainiako Gobernuan «beste giro bat» sumatu dute, baina euskal sindikalismoan eta politikagintzan ez duela aldaketik eragin diote. Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Politikan, sindikalismoan eta kulturgintzan lan egiten duen jende ezagun ugari bildu zen 18/98 ekimenak deitutako ekitaldian. Berria - Harian   2005-02-20

Sindikalismoan zebilen bitartean hasi zen ETAren lehen ekintzetan parte hartzen. Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Sindikalismoaren tradizio errotuenean bezala, gorrotagarriak zaizkio aparteko orduak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 52. orr.

Sindikatuetako kideekin hitz egiten dudanean, azpimarratu egiten diet sindikalismoaren helburua langileen lan baldintzak hobetzea baldin bada, mundu justu eta solidarioagoa egiteko, hori ere badela euskalgintzaren eta hizkuntz normalizazioaren helburua. Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Gizartearen aldaketan subjektu aktiboa izan behar du sindikalismoak. Berria - Ekonomia   2004-11-21

Larunbat aratsaldean aldiz Mixel Berhocoirigoin laborantza arloko sindikalismoaz. Herria   2005-05-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uste dut Iparraldeko sindikalismo abertzaleari begirako gogoeta LABekin eta ELArekin eraman behar zela. Berria - Ekonomia   2004-11-14

Alternatiba bat behar dugu, sindikalismo gatazkatsua eta demokratikoa berriro eraiki. Berria - Ekonomia   2004-07-10

Nazioarteko lankidetza indartu, gutxieneko lan egoera globala eskatu, enpresa mailan negoziatu hitzarmenak eta ez herrialde mailan, azken batean, sindikalismo global berri bat eraiki. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 122. orr.

«Sindikalismo askotarikoa eta solidarioa» lelopean. Berria - Ekonomia   2004-06-13

Ez dugu defendatzen sindikalismo apolitiko bat, alderantziz, defendatzen dugu sindikatuak gai izan behar duela bere kabuz pentsatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko. Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Bi sindikatuon kritikak haratago joan ziren eta ELA, LAB eta ESKri «sindikalismo bizkarroia» egitea egotzi zien. Berria - Ekonomia   2004-08-17

ELAri, CCOOri eta UGTri «sindikalismo mediatikoa» egitea ere leporatu zien Urrutikoetxeak. Berria - Ekonomia   2004-12-22

Ohiko sindikalismoa krisian dagoela diozu. Berria - Ekonomia   2004-07-10

Diru murrizketak; zurruntasun administratiboak eta gehiegizko esku-hartzea; politizatutako sindikalismoa. Berria - Ekonomia   2004-06-01

3 (hitz elkartuetan)

Zubiaren irudiko, «70eko sindikalismo eredua» hobetsi du ELAk, eta «borrokarako grina horrek» kalte egiten die «lan harreman modernoei». Berria - Harian   2005-05-27

· Txosten politiko sindikalean burujabetzaz, klase sindikalismoaz eta eredu sozialaz hitz egin zuten. Berria - Ekonomia   2004-05-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal sindikalismoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus