Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sindikalista 1 izond sindikalismoari dagokiona.

LABek gonbidatuta, Euskal Herrian dira Europako ordezkariak, eta datozen hilabeteotan immigrazioa, Palestina eta hezkuntza sindikalista gogoeta gai izango dituztela iragarri dute. Berria - Ekonomia   2006-03-12

Goi mendietako umezaroa, borroka sindikalistak eta botererako bidea deskribatuko ditu filmak, 50.000 dolarreko aurrekontuarekin. Berria - Kultura   2006-04-18

Horretarako, Jose Bove, globalizazioaren kontrako mugimenduaren ikur sindikalista gomitatu dute. Berria - Kultura   2006-04-14

· 2 iz sindikatu bateko kidea den pertsona.

1934 eta 1940 artean, naziek kanpaleku hortan sartzen zituzten beren kontrakoak komunistak, sozialistak, sindikalistak, katolikoak, eta beste. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 71. orr.

Ezaguna omen zuen liburuaren egilea, apaiza eta komunista, Proceso 1001 deituriko epaiketan beste sindikalista batzuekin batera epaitua. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 60. orr.

Sindikalista batek salatu zuen. horrexen usaina hartzen bainien nien nik batez ere sindikalistei, irakindako izerdiarena. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 16. orr.

Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 36. orr.

Navaleko sindikalistek ohartarazi zuten SEPIk «berehala» zatitu nahi duela Izar taldea, eta ontziola publikoen birmoldaketa «gerorako» utzi nahi duela. Berria - Ekonomia   2004-09-17

Bonbaz eta terrorez noizbait bazterrak majo espantatu zituzten sindikalista iraultzaileak edo anarkistak. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 26. orr.

Sindikalista «ustelak» izatea eta diru publikoa «lapurtzen» saiatzea leporatu zien langileen ordezkari horiei. Berria - Ekonomia   2006-01-11

Sindikalista etxegilearen solasa gurea baino interesgarriagoa izaki. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 139. orr.

3 (izenondo gisa)

Preso sindikalista batek. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 98. orr.

Paul Nicholson bizkaitar laborari sindikalista. Herria   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bove sindikalista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus