Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iodo 1 iz gai bakuna, halogenoen sailekoa, berotzean lurrin moreak eratzen dituena (I; zenbaki atomikoa 53).

-Iodoa eman duzu. Izan ere, lurrak iodorik ez badu, han hazitako landare eta animaliek ere nekez izango dute. Berria - Gaiak   2004-12-23

Tindufeko uraren gehiegizko iodoak zikindutako hortzak agerian dituzte. Berria - Harian   2005-07-17

Jatorrizko molekulan han-hemenka kloroa, bromoa, iodoa eta beste atomo batzuk erantsita. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edari beroak, gargarak egitea, iodo igurtziak. Valium potoa iodo potoaren alboan herdoilari itsatsirik ikusi nuenean. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 75. orr.

Iodo pilulak ordezkatzen zituzten gozokiak ere banatu ziren. Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Aireak iodo usain bortitza hartzen duelarik haizea itzultzen den aldian. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 155. orr.

Iodo faltak sortzen dituen osasun arazoak. Berria - Gaiak   2004-12-23

OME Osasunerako Mundu Erakundeak Iodo gabeziak munduan izenburuko txostena argitaratu zuen herenegun. Berria - Gaiak   2004-12-23

3 iodo tintura

Gaza esterilizatuekin eta iodo-tinturarekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 53. orr.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako, eta "bir" delakoa hazpizarretarako. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus