Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkante 1 izond merkataritza-.

Garabi handien besoak ontzi merkanteen gainean makurturik zirkinka ari dira, zamak deskargatzen edo kargatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

2 merkataritza ontzikoa.

Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 183. orr.

· 3 iz merkataritza ontzia.

1937ko martxoan Baionatik Bilbora merkante batekin zetorrela, Ferrol destruktore frankistak eraso zien. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 192. orr.

Eta ondo ikusi genuen itsasoaren bandatik ontzi merkante hura heltzen, portuaren ahotik presaka eta ozta-ozta sartzen, bere branka burdinazko animalia handi baten burua balitz bezala nasaren kontra jotzen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 67. orr.

Alai hasi zitzaion bat-batean Antonia ostatuko bezeroen berri ematen, goiz hartan bertan bete baitzituzten gela guztiak, merkanteko tripulazio ia oso baten kontura. Josu Landa   «Odolbildua» - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus