Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piroteknia 1 iz su festak eta lehergaiak egiteko eta erabiltzeko teknika.

Kalejiran geldialdi bi egiten ditugu, une horietan sua eta piroteknia dira nagusi, danbor hotsekin batera. Berria - Kultura   2004-03-24

23etan: sonü, sü eta ke piroteknia ikusgarria. Herria   2005-03-17

Gela zabal ixilean, filosofiak eta pirotekniak atzean utzirik, edo, agian hobeki, filosofiak eta pirotekniak batetara bilduz, elkarri aitortzen diote bizitzeko arrazoiak suz eginak direla. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 231. orr.

2 irud/hed

Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz, hura zuzenketa eta gehiketen piroteknia itsugarria. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 21. orr.

Eta ezagutu izan balu ere, latinez emango zukeen, intelektual-kutsuko piroteknia tontolore horretara erakarriak baitzeuzkan berarekin lan egiten zuten guztiak ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 17. orr.

Deutsch Schule hartako arkupeetan piztutako pospolo hura zen Azkona Estudioko erredakzioan piroteknia sasi-intelektuala leherrarazten zuena. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

piroteknia eta perkusioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus