Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkantilista 1 izond merkantilismoari dagokiona.

Eskola merkantilistak baino askoz modu finagoan, Ricardoren ekonomia politikoak interes jakinak lortzeko helburuaz bakarrik begiratzen dio nazioarteko ekonomiari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Iraultza merkantilistak bateratu zituen barneko merkatuetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 23. orr.

2 irabaziak lortzea beste balioen gainetik jartzen duena.

Sena batetik, eta ikuspegi merkantilista ere izan zuela bestetik esango nuke: erromeria zuen bere lantoki, han irabazi behar zuen hurrengo urterako deia, eta erromeria esatea, garai hartan, dantza esatea zen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 18. orr.

· Baina ez da hori gertatzen, liburua autorearen promozio medioa bilakatu baita; liburuak gaurko gizartean produktu merkantilistaren estatutua baitu, bere "feria" edo merkatu handi eta txikiekin. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 152. orr.

· 3 iz merkantilismoaren aldekoa den pertsona.

Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 36. orr.

Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus