Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinesgogortasun 1 iz sinesgogorra denaren nolakotasuna. ik sinesgogorkeria.

Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 28. orr.

Mutil sendo bat, neskazale eta andre-ehiztari amorratua, hain finko baitzuen gauza orotarako sinesgogortasuna non ez baitzuen eztabaidarik onartzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 99. orr.

Ez zion, beharbada, aurre egin nahi ezjakitunen sinesgogortasunari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 148. orr.

Haren gorpuzkera mardul haragitsuari begirakune grinatsua jostea, eta seta eta sinesgogortasuna areagotzea dena bat izan zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 172. orr.

Baina gero ezerezera itzultzen zen, sinesgogortasunera, bakardadera. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 51. orr.

Tomi barre labur bat atera zitzaion, sinesgogortasunezkoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

"Lizardiren Onuzki?", galdetu nuen nik erretorikoki, sinesgogortasun kutsu batez. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 146. orr.

Horregatik, lagunak itxura oneko ikusten duela esan dionean, nekez ezkutatu du sumindura sinesgogortasun-mozorroaren pean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus