Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pirripita (orobat pirripit) 1 iz ipar txirrindua. ik bizikleta.

Goraxago gizon xahar bat eta bi neskatil, beren pirripitak, errepidearen erdian, pusatzen dituztela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 207. orr.

Gutunak pirripitaren gidoinaren barnean sartzen zituen. igandeko mendiko pirripiten ibilaldiak ditu 85 emazte eta gizon elkarretaratu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 40. orr.

Euriak euritei, Ibanteliko mendi paretek ikusi dituzte 175 amorratu, patarra goiti bermatzen, iztapeka beren pirripit VTT famatuaren gainean. Herria   2005-10-06

Itsasuarra pirripitan ixtapeka jarri zelarik, izeba lasterka hurbildu zitzaion, bi sagarrekin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 75. orr.

Eusebiok irri ttipi batez eskertu zuen, pirripitan abiatu eta burua itzuliz agurtu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 75. orr.

Helduden igande 20 an, ikusiko dugu Saran kirolari andana gotorra, zeren apailatzen dira orori idekiak diren bi itzuli pirripitaz, bat 35 km-koa, bertzea 15 ekoa. Herria   2004-06-17

Eusebio Elizondoraino jautsi zen pirripitaz, traba izpirik gabe. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

11 orenetan pirripita lasterketa (finala). Herria   2003-06-26

Hiru pirripita itzuli egiten dira larruko eritasunetik sendatzeko. Herria   2005-06-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus