Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sineskeria (orobat siniskeria g.er.; Hiztegi Batuan sineskeria agertzen da) 1 iz sinesgarri ez diren gauzei buruzko sinesmena, arrazoiaren aurkakoa; ikur eta egintza jakin batzuek, modu estalian eta halabeharrez ondorio onak edo txarrak ekartzen dituztela sinestea. ik superstizio.

Sinesmena eta sineskeria nonahi sumatzen dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 179. orr.

Ez nion erran emazte gazteari bere sinesteak sineskeria zirudiela, ene ustez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 129. orr.

Elezaharrez betea nuen gogoa, sineskeria eta superstiziozko lurralde honi buruz entzun edo irakurriak nituen historiez betea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 216. orr.

Nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 378. orr.

Ez, ez: hamahiru zenbakia harro daramat elastikoan, ez dut horrelako sineskeriarik. Berria - Kirola   2004-11-20

Sineskeriara emana naiz, eta beti iruditu zait seinale txarra hortzetako zotza lurrera erortzea, beraz, muker samar itzuli nintzen bestaldera. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 124. orr.

Oso sineskerietara emana zen; kalearen erditik ibiltzen zen, eta inoiz ez espaloitik; erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 48. orr.

Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 454. orr.

Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara, oraindik ere sineskeriaren ilunpean galduta dabiltzan zure adineko gazteen artean zaudenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 149. orr.

Erlijioak dituen eta izan dituen betiko arriskuak: dogmatismoa, sineskeria, intolerantzia, indarkeria... Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Lurra sakratua delako sineskeriak gehiago haserretzen zituen bakean ez uzteak baino. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 214. orr.

-Herriak uste du gurutzea eskuetatik jausten zaionean hil dela osoro urkatua, baina horiek sineskeriak dira. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 151. orr.

Sorginak, fraideak, txiroak, prostitutak, astoak eta bestelako pertsonaiak erabiltzen zituen ezjakintasuna edo sineskeria salatzeko. Berria - Kultura   2006-05-06

Filosofiak, ordea, bide luzea egin du geroztik [...] eta izarrak eguzkia piztearekin batera nola, halaxe ezabatuko dira haren aurrean sineskeria guztiak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 38. orr.

Hortik sortzen dira ere sineskeriak, gizakiez nonahi jabetzen direnak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 323. orr.

Heriotzaren eta hildakoen inguruko sineskeria eta aurreiritzi sozialen bidegabekeria erakusten ere saiatzen nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 309. orr.

Aurreiritzi hura sineskeria bihurtu da eta barna sartu ditu erroak gogo-bihotzetan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 109. orr.

Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 16. orr.

Zeltiar sineskeria baten arabera, haurtxo bat intsusaz egindako sehaskan ipiniko balitz, haren galera izango litzateke, ubelduraz eta atximurrez belztuta utziko lukete sorginek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 454. orr.

Indioen artean bada sineskeria bat: gaitz asko sendatu egiten direla birjina batekin sexu harremanak izanez gero. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 223. orr.

Hilketak ederreztatzeko sineskeria ere tartean sartzen da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 78. orr.

Niri gorpuzkiak ondratzea eta horrelakoak sineskeriak iruditzen bazitzaizkidan ere, gure kulturan sustraitutako kontuak ziren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 316. orr.

Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 27. orr.

Badabil hor barrena sineskeria bat oso kaltegarria, zerbait berria onartu aurretik zaharra borratu behar dela, alegia. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 172. orr.

Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Hori sineskeria hutsa da; ez du inolako zentzurik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 81. orr.

Hiru hauen argitan Jaungoiko bakarraren eta substantzia bakarraren ulertzera iristen gara, sineskeria hutsalak alde batera utzita. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 65. orr.

Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 96. orr.

Sineskeria inozo horietako bat zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 70. orr.

Sineskeria maltzur eta ilun batek baizik ez dezake plazer hartzea debeka. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 463. orr.

Fraideen sineskeria zitalak sorrarazitako irudi gorrotagarri eta nazkagarriez. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 105. orr.

Nik okerrarazi nuen bere egiazko sinestetik [...] gezurrezko sineskeria galgarrietara. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 217. orr.

Filosofatze zinezkoak ematen digun saririk ederrenetakoa, sineskeria zikinetatik libratzea da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 309. orr.

Gizadi negartsua sineskeria gupidagabearen mende. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 36. orr.

Abereak hiltzea debekatzen duen legea, alferreko sineskeria batean eta emazteen urrikalkeria batean oinarritzen dela, zentzuzko Arrazoian baino segurago. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 447. orr.

Beste sineskeria guzietan ere, emetasunaren zantzua hartu izan dio jendeak hego haizeari. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 140. orr.

Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan, mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherren sineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiztoa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 47. orr.

Erromatar zaharren garaian, sineskeria berdintsua zegoen indarrean: itsasoratzean, ontzia portura iritsi artean, guztiz debekatuta zeukaten ile-azazkalen ebakitzea eta moztea: ekaitzaren beldurrak hala aginduta, noski. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sorginkeria eta sineskeria klase guztietan sinesten zuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 129. orr.

Jauregiri besotik heltzen nion, eta une orotan markagailua errateko eskatzen nion, ez baitut inoiz begiratzen, sineskeria kontuak direla eta. Berria - Kirola   2004-04-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denborarekin, herria aspaldiko lokarrietarik, ohidura zaharkituetarik, erlijio sineskerietarik aske sentituko zenean, besterik izanen zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 60. orr.

Herri sineskeria zaharrok jakin-mina sortu zuten haurrarengan, bizitza osoan iraun zuen jakin-mina. Berria - Harian   2006-03-03

Herri-sineskeriaren arabera, alfonbran zuloa egiteko bezain indartsua da urdaileko azidoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sineskeria hutsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus