Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostots 1 iz trumoia, tximistaren hotsa.

Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 198. orr.

Goiznabarrean, ostotsek iratzarri zuten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 192. orr.

Egunak joan eta egunak etorri, zaparradak geroz eta sendoagoak ziren, ostotsak geroz eta zaratatsuagoak, tximistak are beldurgarriagoak... Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 10. orr.

Zakur asko kikildu egiten da ostotsekin. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 63. orr.

Lur guztia dardarka ari zen, burrunba eta ostotsak aditzen ziren. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 78. orr.

Ostots luze bat entzun zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 325. orr.

Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean; oinaztargien bristadak, baina ur-erauntsia ozenago ostotsa baino. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 264. orr.

2 irud/hed

Errepublika katoliko batek, areago Espainia guztiz katolikoaren adiskide eta negozio-lagun batek, eten behar zuela halako erakustaldia, modu isilean ahal balitz, zarata eta ostots handirik gabe alegia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 79. orr.

Euskal mundua ostots erauntsipean dago aspaldi. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez al litzateke polita izango halako ostots-ekaitz bat izango bagenu? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 279. orr.

Ostots danbada, otsoen orro, eta haize irrintzi artean. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 125. orr.

2000. urteko abuztuan, hiru trumoialdi edo ostots erauntsi bota zituela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 304. orr.

Oihu egiten zuten, batak oso gora eta besteak apal, batak falsetto-ahotsarekin eta besteak ostots-ahotsarekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 91. orr.

Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus