Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkatu2 (orobat merketu; Hiztegi Batuak merketu baztertzen da/du eta merkatu erabili behar dela adierazten), merka, merkatzen du ad (zerbaiten) prezioa beheratu, merkeago bihurtu.

Botikak merkatu, eta herri pobreetan teknologia berriak eta komunikaziorako tresnak zabaltzea. Berria - Gaiak   2004-09-21

Gaur egun han egiten denaz guztiz bestelako merkataritza egingo zuketen; izan ere, badirudi Amerikak beste herrialde guztietako aberastasunak merketu dituela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 47. orr.

Gasolina 2,6 zentimo inguru merkatu da, eta gasolioa, 2,2. Berria - Ekonomia   2004-11-14

Zocor %70 merkatu da, eta Prozac, berriz, %50. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Prezioak %36 merkatu dituela salatu dute. Berria - Harian   2005-03-25

Tearen prezioa ez da merketuko, ez izan beldurrik -erantzun zuen betondo iluneko judu zahar batek-. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 67. orr.

Sarrerak merkatu beharrean, klubaren eguna izendatu. Berria - Kirola   2004-04-17

Lurretik atmosfera kanpoan jarri nahi duten espazio estazio batera arteko bidea egingo lukeen igogailua sortu nahi du AEBetako zientzialari batek, espazio bidezko garraioa merkatu eta seguruago egiteko. Berria - Gaiak   2004-08-19

Saio horien kostuak sistema berriaren bidez merkatzen badira, horrek ere ekarpena egingo dio gizarteari. Berria - Gaiak   2004-10-24

Argi horiek merkatu direnetik gero eta dantzaleku gehiagotan erabiltzen dituzte. Berria - Gaiak   2004-09-11

20 urterako 120.000 euroko hipoteka dutenei kuota bost euro merkatu zaie hilean, eta urtebetean 60 euro aurreztu ahal izango dute. Berria - Ekonomia   2004-12-17

Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean, baina hori ere merkatu zitzaidan, Ttipik berak erregutu baitzidan bere izena inon ere ez agertzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 180. orr.

Merkatzen saiatu zen, eta bi sosean lortu zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus