Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sineskortasun 1 iz sineskor denaren nolakotasuna.

Ume baten sineskortasuna zuen, eta heroi baten konfiantza. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 347. orr.

Laño-laño azaltzen ahaleginduko natzaizue, auverniar baten sineskortasuna banu bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 141. orr.

Pikaroek edo azpisugeek, beren herrikideen sineskortasunaz abusatuz, beren eldarnio barregarriak hedatu dituzte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 298. orr.

Beste ministroek sineskortasuna eman zioten haren hitzei, «Batzordeak eskatutakoa bete duelako». Berria - Ekonomia   2004-07-06

Bere kontzientziak eta sineskortasunak. oroitzapen bortitzek gizonen sineskortasun beldurtian duten eraginagatik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 41. orr.

Eta baldin, amoltsutasun tronpagarri horren lilurari men eginik, zeure bihotzaren arabera ihardetsiko bazenio [...] zeure sineskortasun itsua negarretan zenuke deitoratuko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 344. orr.

Haren ahotsa entzute hutsak sineskortasun osoz betetzen nain. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Halako zerbait bakarrik egin daiteke sineskortasun eta idealismo maila batekin. Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Atzo ikusitako guztia ipuin batean jarriko bagenu, sineskortasun falta egotziko ligukete. Berria - Kultura   2004-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus