Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmatu, xarma(tu), xarmatzen 1 du ad norbaiten xarmak erakarri edo menderatu. ik liluratu; limurtu; xoratu.

Egutxik arnasari eutsi zion, atea irekitzen ari zen emakumeak xarmatuta. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 24. orr.

Haurrek xarmatzen dute. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 189. orr.

Lehenago ibili gabea zen horrelako lanetan, baina xarmatu egin zuen ugazaba bere irribarrearekin, zango luzeekin eta aurpegi politarekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 84. orr.

Geroxeago uhinen hotsa nabarmendu zen, neskatoak Egutxiren bihotza xarmatu zuelako, hain zuzen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 29. orr.

Ostatu batean, neska zerbitzariak erromes gazte bat xarmatu nahi izan zuen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 89. orr.

Ez zen, hain segur ere, jarrerarik aproposena xarmatu nahi duzun neskaren aitzinean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 166. orr.

Gauak sanoak dituk, planetek ez ditek makur jotzen, ez amandreek ez sorginek ez ditek xarmatzeko ahalmenik. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 30. orr.

2 zerbaiten xarmak erakarri edo menderatu.

Laboratorioko beirakiak xarmatu egiten gintuen eta kikildu. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 43. orr.

Arabia hitzaren silabek zeharkatzen zuten nire arimaren nagitasun gozo isila, eta sortaldeko lilura batez xarmatzen ninduten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 47. orr.

Hain zegoen ikuskizunak xarmatua, ohartu ere ez baitzen egin iluna sartzen hasia zela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 202. orr.

Hantxe xarmatu zuen merkatu nagusiak, bere zalapartarekin, bere egundoko esamesekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 99. orr.

'Kromagnon' aroko doinu hunkigarri horren melodiak ez ote zaitu xarmatu? Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 234. orr.

Haren hitzen eztiak xarmatu zuela. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 105. orr.

3 (nork osagairik gabe)

Bihotza xarmatzen zitzaion, barazki haiek zerupean, oihal beltz bustiekin estalitako mahaien gainean, ikusten zituelarik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 263. orr.

Kattalinek besta zenbaitetara eraman zuen eta Sophie xoraturik, xarmaturik gelditu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 195. orr.

Abasek, bien bitartean, aurpegiera xarmatua, grinaz eta itxaropenez beterik, begiez milikatzen zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 117. orr.

Liluraturik zihoan, xarmaturik, zentzuak hordi. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 243. orr.

Sorgortuta baino gehiago xarmatuta zegoen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 116. orr.

Gero iruditu zitzaion neskato xarmatzailea ez baizik neskato xarmatua zela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 61. orr.

4 sorgindu, sorginkeriaz menderatu.

Deabruak gure auzokideetako bi gizon eta neskatxa bat xarmatu zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 348. orr.

Satanek ere xarmatu gaituzte, hamabortz agertu baitira mutiko eta neska, ez baita oraindik hilen dantza gure Zuberoan. Herria   2001-07-19

Tomek ukitu egin zuen azkenean, hitz egiten entzun zion azkenean, eta hori xarmaturik zeukan sorginkeria hausteko nahikoa izan edo ez, egina zen jada elkarren ezagutza. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 104. orr.

-Jauna, arbola xarmatua dago; adarretan tinkatua nauka. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 83. orr.

Ezerk ez du begirada liluratzen, ezerk ez ditu begiak xarmatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 321. orr.

Bere boza entzuten duen oro xarmatua izateko arriskuan dago. Berria - Kultura   2004-06-09

5 (era burutua izenondo gisa)

Bi-biak besarkatu eta jauzi eragiten ziela belaunetan eserarazita, besarkadazko, kantazko eta barrezko zirkulu xarmatu batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 97. orr.

Hor hasten zela haurraren erresuma xarmatua, Aladinoren erresuma. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 36. orr.

Haizea aldeko izaki, bela hanpatzen, eta arraunlariek arraunak altxatzen dituztenean, hegan egitearen pare da, isiltasun xarmatu batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 129. orr.

Gozo, lazgarriki gozo mangatu diot kriminal arriskutsu honek biktima xarmatuari. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 185. orr.

Hala da-eta, Mariano bezalako batek egunero begi berritu eta xarmatu batekin ikusten eta maite dituela bere herria, eta herritarrak. Herria   2001-01-18

Gerraren, torturaren, terrorismoaren kontra... betor borroka xarmatua! Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xarmatuta utzi huen (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus