Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkatze (orobat merketze) iz prezioa beheratzea, merkeago bihurtzea.

Garraio-bideen aurrerakadak eta merkatzeak, eta informazio eta komunikazio teknologien aurrerakadak denbora eta espazio mugak gainditzen lagundu dute. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 157. orr.

Istripuaren atzean materialen merkatzea dagoela salatu dute. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Prezioen garestitze edo merkatzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 20. orr.

Jantzi eta oinetakoen alorrean izan ziren merketze handienak. Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gasolinaren batez besteko merkatzea 2,6-2,7 zentimokoa izan da litroko. Berria - Ekonomia   2004-11-14

Herrialde zordunak banku-kredituen bigarren mailako merkatuan gertaturiko kredituen merketzeaz balia zitezen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 155. orr.

Bizkaiak ez dituen kanona eta merkatzeak aplikatzen ditugu. Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Merkatzeak, dena den, inor gutxi lasaitu du, eta upela laster 100 dolarrera irits daitekeela dioenik ere badago. Berria - Ekonomia   2006-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus