Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nandrolona 1 iz anabolizante esteroideoa, giza gorputzean kopuru txikietan aurkitzen dena. ik norandrosterona.

Zigortu aurretik, kirolariak nandrolona hartu duela erakutsi egin behar da. Berria - Kirola   2004-11-27

19-norandrosteronak ez du zertan nandrolonaren hondarra izan. Berria - Kirola   2004-11-04

Italiako Giroan ez zuten ezer topatu, baina arakatutako beste zenbait tokitan bai HG hormonak, nandrolona, morfina nahiz zaldiak dopatzeko produktuak. Berria - Kirola   2004-05-27

2 (hitz elkartuetan)

16 urterekin bi aldiz eman du nandrolona positibo tenislari bulgariarrak, eta nazioarteko federazioak bi urteko zigorra jarri dio. Berria - Kirola   2006-01-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus