Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmatzaile izond/iz xarmatzen duena.

Begirakunea jasorik, begira zuela ohartu zen, halako aire xarmatzaile batez eta luzaroan asaldatu izan zuen irribarrearen zantzuak ezpainetan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 242. orr.

Ahoa zabaldu nuen hura hobeto hartzeko, arima loak hartua baitzen, ahazten ari zen, eta asfixiaren lehen zoraldian opio xarmatzaile oinaztarriaren pareko baten mozkor sorgingarria ari zen dastatzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 382. orr.

Gero iruditu zitzaion neskato xarmatzailea ez baizik neskato xarmatua zela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 61. orr.

Hadrumeteko nekropolisean datza Sextilio, Septima xarmatzailearen eta haren ahizpa birjina Foinisaren artean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 49. orr.

Ni, otxan eta atzerakorra, Jean Gabin desertore, xarmatzaile, harroputz eta malamentean hilarekin: absurdua, eta gainera haiek elkarrekin maitemindurik zeuden, gu ez bezala, ez al da hala? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 47. orr.

Herriko xarmatzaile usteko zenbaitek eta amorostu anitzek eskatuta asmatzen nituen lerro haietan erakutsi gabe gordeak neuzkanak esan eta idatziko nizkiola berari, gordinak, garratzak, gaiztoak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 156. orr.

Eta hara han ni hura konbentzitu nahian Osorioarenik ez sinesteko, xarmatzaile gezurti hutsa baitzen bestalde. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus