Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idorreri (orobat idorreria; Hiztegi Batuan idorreri agertzen da) 1 iz sabela husteko debekua. ik lehorreri.

Ezer ez hartzetik mortadela eta sardinekin egindako bokadilloak irenstera egin duzu salto, eta beherakoa idorreria bihurtu zaizu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 105. orr.

Idorreria ez da gaixotasun hilgarria, gogoratzen du alargunak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 149. orr.

Baina kontua da idorreriak jo zuela, behin 15 egun eman zituen komunera joan gabe. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 171. orr.

Asteburu osoan idorreriak eragindako nahi eta ezina kanporatu nahi zenuen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 11. orr.

Gerla denborako idorreria, .../ ...aski jan gabeko ahuleria. Jokin Urain   «Errotarria» - 61. orr.

Hainbat hilabete lehenago hasi zitzaion idorreria arazoak ematen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 149. orr.

2 irud

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du, ez baitu ez dakit zer xilipurdi nouveau baliatu: irakurle pepelerdoa duzu hori, idorreriak jotako gizajoa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus