Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hondarkin (Egungo testuen corpusean 130 agerraldi; orobat ondarkin Egungo testuen corpusean 690 agerraldi) 1 iz hondakina.

Zikin-biltzaileek hondarkinak kamioira botatzen dituztelarik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 184. orr.

Egia da nun nahi ere gero eta gehiago aipu direla zikin eta ondarkinak. Herria   2003-11-13

Lapurdin berexi dela gisa horretako lekua ondarkinentzat, eta auzoen aldetik, momentuko bederen, ez dela protesta bizirik ateratzen. Herria   2005-06-30

135 700 tona ondarkin tratatu ditu Biltagarbik joan den urtean. Herria   2005-12-01

Bizitza leku bat osoki funditua eta nork daki nondik jinikako hondarkinak hor metatuak, plastre puska, burdinkeria, taula, joko tresna hautsiak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 30. orr.

Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen eta hark egin aspaldiko zauri samina sendatu, Alsazia maitea berreskuratzearekin eta, gainera, bere Afrikako inperioa etsaiaren hondarkinez ontzearekin. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

2 (eraikinenak)

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak, pareta batzu dorrearenak izanak, alderdi bat oraino abantxu bere goratasunean zutik, ganga parte bat, aldarearen zoladura, izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru hilabeteko epe berri bat ideki du, ondarkin guneen hautu definitiboen apailatzeko. Herria   2005-12-01

Jaun Prefetak baia eman du azkenean Lamarkako ondarkin guneari. Herria   2003-02-13

Ondarkin kopuruaren apaltzeko metodoak aztertu dituzte. Herria   2005-03-03

Hala nola Bidartarrek urte batetik bestera ehuneko berrogei merkeago dute ondarkin tatsa. Herria   2005-06-30

Ondarkin bilketen ordutegi berria. Herria   2001-11-15

Ondarkin biltzeaz aduratzen diren hautetsien abisuak bildu ondoan. Herria   2004-03-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garbiki sindikatak eskaintzen du, etxe ondarkin eta baratzeki ondarkinen biltzea nola ere bertze ondarkin gotorragoak. Herria   2002-12-19

Iparraldean, lehen petrolaki ondarkinak agertu dira Donibane Lohizunen eta Ziburun. Herria   2003-01-14

Juan Gorriti nafartar zizelkariak landu ditu duela bi urte erre ziren elizdorreko zur ondarkinak. Herria   2005-09-01



 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus