Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

singletasun iz singlea denaren nolakotasuna. ik bakuntasun.

Beti harritu nauen singletasun hunkigarri batekin amaitzen du Patrick Modianok Le livret de famille eleberria: [...]. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 120. orr.

Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 36. orr.

Ez dago adierazterik zenbaterainokoa den pertsonen arteko bereiz-izatea, hauek bata besteagandik datozenean esentziazko batasunean, eta batasun honetara berriro itzultzen direnean guztizko singletasunean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus