Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

singular 1 izond gramatika kategoria, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati, eta ez askori, dagokiola adierazten duena.

Ala singular guztiek eta plural guztiek hartzen dute parte? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 158. orr.

Horren adibide dugu ondorengo singular / plural parea, Rad / Räder, non erroko bokala ondorengo atzizkian datorrenaren palataltasunera asimilatzen den. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 61. orr.

Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 202. orr.

Indoeuropeoz, singularreko akusatibo guztiek bukaerako -m bakarra agertzea zuten ezaugarri. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 193. orr.

Beti dago Kultura (singularrean eta letra larrian) kulturetan (pluralean eta letra xehean), baina ez dago Kulturarik kulturetan zehar baino. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 303. orr.

2 osagai bat bakarra duena.

Termino singular baten estentsioa berorrek denotatzen edo erreferitzen duen objektua da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Gauza singularrak deitzen ditut mugatuak diren eta existentzia determinatua dutenak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 123. orr.

Edozein gauza singularren eta, ondorioz, gizakiaren existitzeko eta iharduteko ahalmena ez du sekula beste gauza singular batek baizik determinatzen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 429. orr.

Judizio singularra (judicium singulare) [...] baliogarritasun orokorreko judizioetatik (judicia communia) ezberdintzen da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 61. orr.

Pentsamendu singularrak, hots, pentsamendu hau edo hura, Jainkoaren izaera modu zehatz eta determinatuz adierazteko moduak dira. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 125. orr.

Gorputzak gauza singularrak dira mugimenduaren eta gelditasunaren aldetik bereizten direnak; eta, ondorioz, bakoitza mugitzera ala gelditzera determinatu behar izan du beste gauza singular batek, hots, beste gorputz batek; eta hau ere mugitzen da edo geldirik dago. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 151. orr.

Asma dezagun, beraz, nahi izate singular bat, hots, pentsatzeko modu bat. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 221. orr.

Unibertsal singular bakoitzak osaezineko eta irekia jarraitzen du. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 133. orr.

Azken finean dualismoak ez du Singular Absolutuaren "Ni ez" oro suntsitzeko amorru horixe besterik ezkutatzen! Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 142. orr.

Horregatik, ipuinetan, ni pertsona singularra nagusitzen bada ere, apropos, intentsitatea emateagatik, hori ez da derrigorrez monologo bat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esentzia singular (3); gauza singular (30)

pertsona singularra (4)

gauza singularrak (8)

singularraren eta pluralaren (3)

gauza singularrei (4)

singularreko eta pluraleko (3)

gauza singularren (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus