Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ote1 1 iz zuhaixka abartua, hostoak arantza bihurturik dituena, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex europaeus).

Deus badaki euskaldunak, otea zer den dakike. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 23. orr.

Sua gartsu pizteko orduan, nekez topatzen zuen gure baserritarrak beste ezer otea bezain onik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

Txilar bioletek eta ote horiek orain lorezko geruza handi batez estaltzen dituzten bi mendiren maldetan barrena doa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 161. orr.

Negubidean, non edo han, oterik guriena ebaki otasegaz, ipini zamatan, eta nola ekartzen omen zuten bizkarrean etxera, ikuiluko azindei emateko. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 23. orr.

Bai sorkari liluragarria otea! Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Otea loratzen denean hasten dela udaberria. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 333. orr.

Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 120. orr.

Finistère dena ibilia nuen, landa galduak, harri sakratuen, harri sorginduen ondoan otea baizik hazten ez den lur gorriak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 216. orr.

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 228. orr.

Noraezean noa oteen artean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 145. orr.

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 152. orr.

Geldiune txiki bat, hemendik aurrera pinudi latzak datoz eta: sasia ugari, otea han-hemenka, lur errea, ahitua ageri duten soilguneak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 171. orr.

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 217. orr.

Xuria eta perdea zeruak emanak, beltza aldiz gizonak, bainan hau ere, menturaz, beharrezkoa, ezen egungo pentze eder hau ez litake hola bertzela, sasia eta otea nagusiturik! Herria   2005-06-09

Tropa samalda handi samarra zetorren Amaotzako malkarrean behera zabalduan, fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz. Koldo Izagirre   «Vladimir» - 13. orr.

Ondoren, hiriko arduradunak hartu eta zigorkatu egin zituen otez eta garduz. Elizen arteko biblia   Epa 8,16

Sasipe ilunak txaraz eta otez! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 251. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 209. orr.

Nor ez du ziztatu ote muturren batek, zakarrak hartuxetako bide zaharren batetik igarotzekoan? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 23. orr.

Eguzki jaun hazten doan horren omenetan: ote-suteak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

Nagusiak tximinian ote-azaoak zeuzkan pilatuak garo lehor meta baten gainean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 216. orr.

Eta zozokabiren bat, zein mutikok ez du bilatu, ote mordoren baten zokoan egina? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 23. orr.

Eta gure paraje hauetan sanjoanetan bezala, martxoaren 21 egunera iritsi orduko, han ote-abarrezko suteak pizten zituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

Nola hortzak eransten dizkieten [behorrek] ote-punta arantzadun horiei Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 122. orr.

3 irud/hed

Begi zorrotzeko irakurle horrek jakin beza haatik berak ere erabiltzen duen euskarak baduela nasaiki lapar eta otetik. Herria   2005-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus