Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merovingiar (orobat merobinjio g.er.) 1 iz Galian Erdi Aro goiztiarrean erreinatu zuen dinastiako pertsona.

Eudonen dukatuak sekulako lurralde-sailak zituen [...] eta musulmanak zituen hego eta mendebaldean eta merovingiarrak ipar eta ekialdean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 83. orr.

Nolanahi ere den, egia da Pepin dukearen garaitzaren unetik haren familiarena izan zela erregetza, eta ez merovingiarrena. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 328. orr.

2 izlag merovingiarrena, merovingiarrei dagokiena.

Erromatar Inperioaren ondorengo merovingiar estatuari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 166. orr.

Eudonek lortu zuen, borroka gogorren ondoren, Pirinioetako bi aldeetako lurrek nolabaiteko independentzia izan zezaten Erresuma bisigotikotik eta Frankoen erresuma merovingiarretik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 83. orr.

Chilperico errege merobinjioa. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 55. orr.

Eudon Handiak laguntza eskatu behar izan zion franko merovingiarren buruzagiari, Charles Marteli. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus