Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mertzedario (orobat mertzedari g.er.) iz Ama Maria Mesedetakoaren ordenako kidea.

XIII. mende hartan [...] Montserraten ikasketak egin, eta Bartzelonan bizi zela, berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena (Katalunian duen jaiera airosoarekin Mertzedarioena justu). Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 43. orr.

Behin, ni Irungo La Sallen nenbilen garaitsuan, orduko alkatearen bisita izan zuten Arrasateko mertzedarietan ikasle zebiltzan hamabost-hamasei urteko neskek. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 33. orr.

Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus