Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oti 1 iz intsektu hegalari eta jauzkaria, kolore arrekoa, oso jatuna, landetan kalte handiak eragiten dituena (Fam. Acrididae).

Udaberrian agertu ziren lehenengo otiak (Schistocerca gregaria) Afrika mende-baldean. Berria - Gaiak   2004-10-12

Lur sail handiak soildu ditu otiak, eta jateko gabe utzi ditu milaka herritar. Berria - Gaiak   2004-08-25

Tokian tokiko gobernuak airez saiatu dira otia akabatzen, baina orain arteko ahalegin guztiak antzuak izan dira. Berria - Gaiak   2004-08-25

Oti berde edo matxinsalto handi asekaitz horien multzo hodeitsuak etorri baitziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 269. orr.

Otientzako sarea al da hura? Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 159. orr.

Tenperatura baldintza egokietan, azkar ugaltzen da oso otia. Berria - Gaiak   2004-08-25

Basamortuko otiak Mauritanian egin du minik gehien. Berria - Gaiak   2004-10-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oti hodeiek aurrean harrapatzen duten oro jaten dute gero. Berria - Gaiak   2004-08-25

Afrika mendebaldeko soro eta larreak erabat soilduta utzi ditu oti izurriak. Berria - Gaiak   2004-08-25

Argeliak oti izurriari aurre egin ahal izateko laguntza eskatu dio nazioarteari. Berria - Gaiak   2004-07-28

Oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oti izurriari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus