Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pisutsu (orobat pizutsu g.er.) 1 izond pisu handikoa.

Metalez betetako zakukada pisutsu bat lepoan hartuta N-1 errepidea zeharkatu eta Pasaiara korrika ihes egiten zuten iluntasunaren zerbitzari haiek. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 40. orr.

Ate pisutsua bultza eta barrura sartu zen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 101. orr.

Oteizaren eskultura pisutsu baten ondoan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 166. orr.

Arma pisutsuak dira, merkatuan nekez topatzen direnak. Berria - Gaiak   2004-05-04

Errezelak berak, teatro bateko teloiari lapurtuak dirudite; granateak eta pisutsuak dira. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 98. orr.

Horretara, badiogu zerua "ez dela arina ez pisutsua", "aldagaitza" dela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 145. orr.

Handia eta pisutsua da, bikaina blokeoak egiteko. Berria - Kirola   2004-10-16

2 irud/hed

Kirxaren betazal pisutsuak lehengoz altxatu ziren gazteari begiratzeko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 71. orr.

Trinitik irakurtzen dituen hitzak karga pisutsuak dira. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 135. orr.

Abizenaren zama pisutsua dela medio. Berria - Kultura   2006-01-26

Haren estutuan urteen zama nabari zen, edo urteak baino zama pisutsuago bat. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Ez du zergatik gastu pisutsua izan behar gobernuarentzat. Berria - Ekonomia   2004-02-10

Arrazoi pisutsu bat behar zen, hura bezalako gizon batek halako ahaleginak egin zitzan loro bat berreskuratzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 461. orr.

Antzinako obra horietan halako gauza bat baiesteko edota ukatzeko argudio pisutsuak eta ahalegin handiak aurkitzean, [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 185. orr.

Argumentu pizutsuagoak jin arte ezin dugu pentsatu jokamolde anti euskaldunean sartuak direla. Herria   2005-08-04

Zeren zinez izan baitzitekeen pisutsua eta karga handikoa harentzat aitaren uztarria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 195. orr.

Larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askozaz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 20. orr.

Nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 110. orr.

Bazirudien besoen inguruan lurrinezko eraztun pisutsu batzuk kiribilduta zeuzkala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 89. orr.

3 (adizlagun gisa)

Leihoko argi horiaren bestaldean trailer bat zihoan pisutsu eta nekez. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 102. orr.

Neu ere pisutsu, zorabiaturik sentitzen nintzen, ontzi batera igotzean bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 226. orr.

Gorpua espaloi eta bidearen ertzera jausi zen, pisutsu. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 55. orr.

Izua sentitzen zuen bihotzean, irin-zakuz zamatu balute baino askoz ere pisutsuago. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus