Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etorki (ETCn 6.435 agerraldi) 1 iz jatorria.

Gurasoak, izaitez, laborariak zituen, eta ez zen bere etorkia ezkutatzen ibiltzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Migelek, nik ez bezala, txiki-txikitatik jakin zuen zein zen bere etorkia eta zein bere etorkizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Gehienen etorkia Atturriko bi aldeetako herriak ziren, baxenabartarrak eta Lapurdi hurbileko euskaldunak, baita gaskoiak ere ugari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.

Aleman letrak ikasten abiatu berri nintzen, eta izugarri gustatzen zitzaidan Urstoff hitza [...] eta haren osaketan ageri zen Ur aurrizkia, zeinak, hain zuzen, antzinako etorkia adierazten baitu, espazioan eta denboran urrun ere urrun dagoenaren tasuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Ez daukate beste etorkirik ez egonlekurik gure kontzientzia hauskor, erlatibo hauxe baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.

Big Bangaz eta unibertsoaren etorkiaz jartzen naiz pentsatzen, eta zergatik gauden hemen: mugatua da, ala etengabe handituz doa?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Hainbat teoria zebilen Europako herri edo arrazen etorkiaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.

Afektuen izaeraz eta etorkiaz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.

Zeren uste baitzuen, halaber, ezen, jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean, nola baitzen bere kasua, arbasoak Nafarroako gerla haietan galtzaileetarik izan zirelako, dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Zeren eta nafar etorkikoa izanez, Felipe Errege Jaunaren menpe bainaiz eta Portugaleko Erregeren meneko ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 224. orr.

Euskaldunak gara nafarrok, euskaldunak odolez, euskaldunak etorkiz, euskaldunak mintzairaz, nortasunez eta ohituraz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 39. orr.

Diogenes eta beste filosofo arrotzak, erraten zutenak haizea edo airea dela arima, Isidoro dohatsuak salatzen duen bezala Etorkien edo Etimologien 2. liburuan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

2 (izenondoekin)

Etorki txukun eta garbi bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.

Etorki ilun eta apaleko gizona zen gure protagonista.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.

Tabureau andrearen familia etorki onekoa zen; andrea ere, okina izan arren, heziketa ederra jasoa zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

Biak etorki berekoak dira, horretan ados naiz; bata ordea fortunarik gabea da, eta bertzearena hain da munta handikoa, non, etorki gorenekoa izan gabe ere, aski litzatekeen hura noranahi helarazteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.

Tabako gorri amerikarra, auskalo nondik ekarritako blue-jeanak nahiz etorki zalantzakorreko motozikletak, beti izaten zuen esku artean dirutzen ahal zen zerbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Amikuze osoan ez da Garrüzeko gazteluzainari bere etorki apala oroitarazita burua lepo gainean atxikiko duen amaren semerik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Hain etorki handiko damekiko joan-etorriak arrotz zitzaizkion arren, ez zuen bere lana hain gaizki eginen, Joana bera abiatu baitzen Katalinarendako laudorioetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biografia luzea, haren errege etorkia aipatzen duena eta Orreagako priore izendapena zehazten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

4 (adizlagun gisa)

Makurrena: ongi eza emendatuz etorki, hondarrean guztiz abaildurik natza ohatzean.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.

Juana bazihoala, etxe txuritik etorki, Yago beso-hautsia haien parean gelditu zen, imintzio garratz bat eta irri gaixto batekin bankuari begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.

Ez zetozen honekin batera fraideak, nahiz eta bide berean etorki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta etorki (3); izaeraz eta etorkiaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus