Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinkopatu, sinkopa(tu), sinkopatzen 1 du ad hitz baten barruan letra bat edo silaba bat kendu.

Baliteke, ordea, or (d) ots, orots hori, behialako urdeurruz sinkopatua besterik ez izatea ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 152. orr.

2 musikan, sinkopa egin.

Bigarren zati jazzistikoan erakustaldia eskaini zuen, cadenza erritmikotik sinkopatua den perpetuum mobil-era pasatuz beheko errejistroetatik goienetaraino, akatsik gabe. Berria - Kultura   2004-05-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Erritmo sinkopatuak eta jazz akorde bereziak eskaini zituen, ideia sinfonikoak nola garatu jakin gabe. Berria - Kultura   2004-03-13

Bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari, eta erritmo bizia eta sinkopatua arku-kolpeekin bigarren mugimenduan. Berria - Kultura   2004-04-24

Cadenza zailean eta bigarren zati arin eta sinkopatuan harnasketa eta teknika handiaren jabea zela erakutsi zigun. Berria - Kultura   2006-01-07

4 irud/hed

Esaldien ibili sinkopatuak baizik ez ninduen lotzen idatzi beharreko orrira. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus