Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinkretismo iz elkarren kontrako ideia edo estiloak konbinatzeko edo adosteko joera.

Filosofien eta erlijioen arteko amalgama edo sinkretismoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 440. orr.

Bai, Amorezko pena baño liburuan egin nuen halako sinkretismo bat hainbat euskalkiren artean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 313. orr.

Gizon engeiatua bai segur, halako sinkretismo konkretu bat antolatu nahi izan zuena, Jainkoaren semea eta gizarte material baten gauza uztartu nahiz izate berean. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 122. orr.

Halako sinkretismo sentimental baten bila? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 141. orr.

Sinkretismo nazional-katoliko horren adibide txiki-txiki bat: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako sinkretismo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus