Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sinkroniko 1 izond hizkuntzalaritzan, sinkroniarena, sinkroniari dagokiona. ik sinkronia 2.

Hizkuntza sistema sinkroniko baten egoera jakin batek ez du, saussurear pentsamoldean, diakroniarekin zer ikusirik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 14. orr.

Hizkuntzalaritza sinkronikoa batera gertatzen diren eta sistema bat osatzen duten erlazio logiko eta psikologikoez [...] arduratuko da. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 51. orr.

Estudio sinkronikoak ez du helburu aldi bereko den guztia, hizkuntza bakoitzari dagokion gertaera multzoa baizik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 15. orr.

Garbi dago, noski, hizkuntzaren historian ikusi eta diakronikotzat jotzen ditugun asimilazio horiek jatorrian (gertatzen ari zirenean) aldaketa sinkronikoak izango zirela, beste edozein gertakari fonologiko bezala. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 43. orr.

Horrela, aintzat hartu behar da analisi sinkronikoetan mailegu irentsiak ez direla gehiago mailegu. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 110. orr.

Haien lanak garbi uzten digute agerian, egoerak nahi dituztela azaldu; haien egitasmoa erabat sinkronikoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 113. orr.

Zer da errealitate sinkronikoa? Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 143. orr.

Lege sinkronikoa eta lege diakronikoa. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 124. orr.

2 bi gertakari edo gehiagoz mintzatuz, aldi berean gertatzen direnak.

Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira: 60-80 segundo milaren inguru behar dira bi gertaera horiek ziur bereizi ahal izateko, eta tarte hori 100 segungo milarenekoa izatera iristen da (1/10 segundo) gertaerak bereiziz gainera bietan lehenengoa zein izan den bereizi nahi baldin bada. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus