Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otoizka adlag otoitz egiten.

Aita Saindua bera, dena zuhurtzia eta dena bihotz, mintzo zaie beretik armada, nazione eta gudukarieri, erranez, otoizka: muga eta geldi bederen ditzaten toki haietako jende xehe eta herritarren sofrikarioak. Herria   2003-04-10

Aita batek, ultzera gaizto bat zuen bere semearen alde, Frantzisko santuari erregu apalez otoizka jardun zuenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 459. orr.

Beinat otoizka ari zen, malkotan, soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati: ahal duena salba bedi! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 251. orr.

Bizpahiru marinel jarri ziren orduan belauniko, zeruari erreguka eta otoizka, mirakulu baten galdez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 464. orr.

Barka, ene Jauna! neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea. Elizen arteko biblia   1 Sm 1,26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus