Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mesias 1 iz Jainkoak judu herria askatzeko bidaliriko gizona; Jainkoak gizadia askatzeko bidaliriko gizona.

Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu. Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte. Elizen arteko biblia   Mt 24,24

Ez naiz profeta, hain gutxi Mesias bat, baina Haren ahotsa naiz, Joben liburuko teofanian bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 182. orr.

2 Jainkoak herri edo lurralde bat askatzeko edo salbatzeko bidali omen duen gizona.

Gure munduak jada segurtasun ezekoak bilakatuak dira eta salbatuko gaituena, mesias bortitzena izan arren, goresten dugu. Itxaro Borda   «Hiruko» - 86. orr.

Hitler mesiasa izanen zen eta bera, Himmler, apaiz gorena, mugimendu berriaren profeta! Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 101. orr.

Harik eta zure egiek mendetasuna sortu eta eredu, guru, mesias bihurtuko zaren arte. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 84. orr.

Mesias iraultzaile, abertzale edo kristauen denbora-molde eskatologikoa, inoiz gauzatuko ez den bigarren itzulera, independentzia edo iraultza perfektuetan sustraitua, ez da ikuspuntu zuzena ez historiaz ez bizitzaz, eta gainera ez du ongi pasatzen laguntzen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus