Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pitbull (orobat pit-bull eta pittbull g.er.) 1 iz tamaina txikiko txakurra, gorputz gihartsua eta ile motx eta sarria duena, gehienetan zuria, oso oldarkorra izan daitekeena.

Frankek berak badu pitbull eder bat. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 86. orr.

Badira pitbull batengatik 300.000 pezeta ordaindu dituztenak ere. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 21. orr.

Arraza nahasiko ar bat, zuri-beltza; eta pitbull bi kume, arra eta emea. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 94. orr.

Dekretu horren arabera hauetxek dira arraza arriskutsuak: pitbull terrier, staffordshire bull terrier, [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 71. orr.

Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala, handiagoek bertan sarraskitu eta txikitzen zituztenak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

2 irud/hed

Holandarraren indarra nabarmendu digute Osasunako erdilariek, baina 'pitbull'–ak ez dituela ikaratzen ere esan digute. Berria - Kirola   2004-02-05

Bere oldarkortasuna zela-eta, Van Gaalek berak eman zion pit-bull goitizena. Berria - Kirola   2004-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus